Bai.k egoera erreal batetik jaio da. Proiektuaren sustatzailea, bizikletan mendian erori eta konorte galduz gero, egoera larria izan zitekeela konturatu zenean.
Behar hau abiapuntutzat hartuaz, txirrindulari askoren artean ikertu ondoren erantzun bat merezi duen beharra dagoela baieztatzen da. Honez gain, ikerketa honetan gama handiko bizikleten lapurretak areagotzen ari direla ikusten da.
⇒Bizikleta bat izanez gero, bi arazo hauek izan badirela onartuko duzu: erorketak eta lapurretak.
Eremu honetan du bere sorrera Bai.k-ek, sistema bakarrarekin arazo hauei erantzuteko gai izanik. Bai.k bizikletan izkutatutako gailu elektroniko bat da, APP batez kudeatuta hiru funtzionalitate eskaintzen dituelarik:
Bai.k, zu zeuk zure bizikletaren potentziaren barruan sartzeko pentsatuta dago, era honetan, lapurrek sistema erabiltezina bihurtzeko zailtasun gehiago izango dituztelarik. Era berean, eguraldiaren gora-beheretatik babestuta egongo da. Potentzia sartzeko, honek 7cm behintzak eduki behar izango ditu.
Bai.k-ek berrikuntza bat suposatzen du:
Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programak babestuta, momentu honetan esandako funtzionalitateak betetzen dituen BQ-k garatutako prototipo bat daukagu. Orain industrializazio fasean sartu nahi dugu eta horretarako diseinu industriala ein behar dugu eta lgehenengo 1.000 unitateak fabrikatu.
Gure helburua da lehenengo urtean espezializatutako banatzaileen bidez eta online kanalen bidez 5.000 unitate saltzea. Salmenta prezioa 190 euro inguru izango da eta erabiltzailea gure menpe izan ez dadin sistema autonomo bat izango da.
Bai.k zeuk zure bizikletaren barruan erraz jartzeko pentsatuta dago eta bizikleta desberdinetan sartu ahal izango duzu. Printzipioz, azken orduko arazo teknikoak ez badira behintzat, sistema bizikletaren potentzian sartu ahal izango da.
App batekin kudeatzen da, eta lapurreta eta erortze abisuak programatu ahal izango dituzu baita lapurreta kasuetan bizikleta trackeatu ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero email bat bidali dezakezu bikelatitude@gmail.com-ri edo deitu 650820868.
Proiektuak lehenengo urtean behintzat hiru lanpostu sortu nahi ditu, hurrengo urteetan kontratazio kopurua igotzeko asmoa daukaz.
Zure laguntzak proiektu honetan enplegua sortzeko balioko du.