“Gurpil Aulkiko Saskibaloia: Rio 2016rantz” proiektuaren bidez, kirol egokitua euskal herritarrengana hurbildu nahi dugu. Horretarako, Rio 2016 Joko Paralinpikoak izateko 2 hilabete baino gutxiago falta direla, gurpil aulkiko saskibaloiko mundu osoko selekziorik onenetako hiru Bilbora ekartzea erabaki dugu. Espainia, Turkia eta Britainia Handiko selekzioek parte hartuko dute bertan, Bidaideak Bilbon BSR eta FEDDFko -Desgaitasun Fisikoak dituztenentzako kirolen Espainiako Federazioa- jokalariek osatutako talde konbinatuarekin batera; azken horiek Holandako selekzioaren ordez arituko dira, txapelketan parte hartzekotan zelarik, azken orduan ez baita bertan izango.
Ekitaldia 2016ko uztailaren 30etik 31ra bitartean izango da.
Bilbon eta Getxon jokatuko dira Bidaideak Gurpil Aulkiko Naziarteko Saskibaloi Txapelketari dagozkion partidak.
Finala Bilbao Arena pabiloian izango da, Estatuko saskibaloiko kategoria nagusian dagoen Bilbao Basket klubak erabili ohi duen kantxan, alegia. 2014an Saskibaloiko Mundialerako entrenamenduak egin ziren instalazio horretan, eta 2011n, berriz, Europako sub 20 txapelketaren egoitza izan zen.
Txapelketa honek ez du aurrekaririk izan Euskal Herrian (ezta Espainian ere). Selekzioek azken aukera izango dute bertan Paralinpiadetarako sasoian jartzeko. Era berean, euskal herritarrek kalitate goreneko gurpil aulkiko saskibaloia ikusi, eta hartaz gozatu ahal izango dira Rio 2016rako hautatutako euskal jokalariak.
Partiden sarrerak doan izango dira, ahalik eta jende gehien erakarri nahian. Gizarteko gazteen artean zabalduko da bereziki ekitaldiaren berri, sentsibilizatzeko eta kirol egokitua ezagutzera emateko.
Ekitaldia, irteteko seinalea emateaz gain, apustu handia izango da, eta euskal gizartean merezi duen tokia betetzeko aukera emango dio kirol egokituari, esparru guztietan bete ere.
Gure ustez, crowdfunding-a da biderik egokiena proiektua ezagutarazteko eta kaleko jendearen bultzada bilatzeko. Azken batean, denoi dagokigu kirol egokitua balioestea, ezagutzea eta errespetatzea.