Gu, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa, baliabide ekonomiko urriko erakundea gara, eta, askotan, ezinean ibili izan gara gure bizitzan barrena, kirolariei laguntza ematerakoan, lehiaketetan, joan-etorrietan, edo behar zuten aholkularitza eta finantziazioa eskaintzerakoan.
Egoera hori aldatu behar dela sinetsirik, erabaki sendoa hartu dugu kirol egokitua ezagutzera emateko, eta sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta laguntza-kanpaina gogor bat abian jartzeko, hainbat enpresarekin eta pertsonarekin. “Gurpil Aulkiko Saskibaloia: Rio 2016rantz” proiektuari dagokionez, nazioarteko selekzioak gonbidatuta daude; hala, beraz, Bilborainoko garraioa baizik ez dute kudeatzen; gainerakoa antolatzaileak hartu behar du bere gain.
Lortzen den kopuruarekin eta ekitaldiaren babesleek eta erakunde publikoek emandako zenbatekoarekin, ostatuko eta mantenuko gastuak, eta txapelketaren ondoriozko beste gastu batzuk ordainduko dira (zabalkundea, arbitrajeak...).